LERROZ LERRO-Eñaut Barandiaran



Bizkaiko futbolak Guardiola bat behar du. Bi balira hobe, baina ez gaitezen zikoitzak  izan, eta goazen banan banan. Baieztapen hau ez dut zuek uste duzuen arrazoiengatik egiten; Ez dut primerako entrenatzailea delako esaten, ezta harrobiaren alde egiten duen lanagatik, edo trajeak eta burusoiltasuna eramateko duen abilezia berezkoagatik. Hori guztia garrantzitsua da, noski. Gehienbat munduko beste burusoilei emakumeei (eta gizonei) desiragarri suertatzeko bidea zein den erakutsi dielako. Eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari garela, mendeak daramatza aje berarekin, eta baliteke norbaitek albaitariari deitzeko tenorea heldu izana. Eztul horrek parte txarrekoa dirudi.

Baina hel diezaiogun gaiari. Bart gauean, Betisi kopako kanporaketan bost sartu ondoren, Guardiolak prentsaurrekoan zera bota zuen:  “ Betis Camp Nou-tik pasa den talderik onena izan da”. Orain dela aste bete, Athletic kanporatu ostean, pozik zegoen galdetu, eta bere erantzuna hurrengoa izan zen: benetan pozgarria zena San Mamesen halako gau magiko bat igaro izana zela. Hilabeteak joan dira Almeria zortzi golekin jipoitu eta Lilloren talde ohia aintzatu zuenetik, gizaldi eta gizaldi guztietan, amen. Edonoren animoa igotzeko kriston gaitasuna du Bartzelonako entrenatzaileak.

Eta nik diodana  zera da: Horrelako tipo bat behar dugu! Hemen etengabe ari gara jokalariek kalitaterik ez dutela gora, Athleticen  bizkaitarrik apenas dagoela behera. Lezaman agintzen dutenak (edonor izanda ere)tonto konpletoak ei dira, eta tximino saldo batek hobe egingo luke. Bizkaiko beste taldeetan gaudenok, aitzitik, oso azkarrak gara, azkarregiak, eta jokalarien hobe beharrez aritu beharrean gure taldeen onura da bilatzen dugun gauza bakarra. Eta hori dena gutxi balitz, hemen burusoilek ez dute hostirik ligatzen!

Gure Guardiolak  Bizkaiko futbolaren inguruan daukagun ikuspegi ezkor hori aldatzen lagunduko liguke, perspektiba berri bat emanez, beltza dena txuri bihurtuz: jokalariek kalitaterik ez dutela diotenei gure Guardiolak jokalari horiek mutil majo, prestu eta zintzoak direla erantzungo lieke, EAJ-ko zinegotziak izateko apropos aproposak. Lehen taldean bizkaitarrik ez dagoela? Bilbo Bizkaiko hiriburua dela eta Bilbokoak nahi duten tokian jaiotzen direnez edonor bataiatu genezakeela bilbotar, ergo bizkaitar, esango luke gure mesiasek.  Eta horrela, banan banan gure futbolaren inguruan dauden topiko ziztrin guztiei buelta emango lieke.

Garrantzitsuena, baina, gure Guardiolari futbol zelaiak zapaltzen ez uztea litzateke.

Surrealismoak bizi gaitu!

Anuncios

6 comentarios sobre “LERROZ LERRO-Eñaut Barandiaran

  1. Adoz nago zurekin baina ez dut uste Guardiola bat edo bi behar ditugunik baizik eta Guardiola pilo bat.

    Nik behintzat nire partiduak planteatzerakoan begiratzen dudan lehenengo gauza nire aurkariaren jolasteko era edo modua da.Honela beste taldeetako entrenatzaileen %90ak beti modu berean planteatzen du partidua…nire lagun eta bigarren entrenatzaile den Haritzek dioen moduan “arropaditos y salir” eta hori guztia, futbolaren aurka doan faktore nagusia da.

    Horregatik uste dut entrenatzaileok gure postua edo ipurdia zaindu beharrean futbolaren aldeko apostua egin beharko genukeela, hau da, Bizkaiko futbolaren aldeko apostua.Gure jokalarien kalitatea hobetzeko apostua.

    Honela Athletikek, Bizkaiko talde garrantzitsu giza,sekulako onurak jasoko lituzke.

  2. Guardiola bat entrenatzaile moduan ondo legoke. Baina arazoa ez da entrenatzailea, gertatzen dena jokalariak askotan erdi lotan ateratzen direla zelaira. Baloia dutenean azkar edonora botatzen dute sua balitz bezala. Ez dute jokoaz gozatzen, ez dute baloiarekin jokatzen… egia esanda ez dakit zer egiten duten!!! Baina eskerrak jarraitzale oso onak daudela eta ez dakit zergatik beti animoak ematen gaudenok!!!
    Egoera ikusita bai, Guardiola bat behar dugu eta azkar gainera!!!!

  3. barkatu, baie ez dot ondo ulertu… beharbada horrelako testu korapilatsuak niretzat lar zailak direlako, eta nik askoz errezagoak behar dodaz gauzak behar diren moduan ulertzeko.
    arazoa zein da??? athleticek guardiola moduko entrenatzailea behar duela? lezamako arduardunen lana behar modukoa ez dala? edo bizkaiko futbol taldeen lana ere eskasa dala?
    nik dakitela athleticken entrenatzaileak primeran betetzen du bere lana. partiduak irabazten dauz eta taldea goiko postuetan dau. lortzeko modua, futbolean olgetako modua gusta edo ez, emaitzak onak dire. eta emaitzak onak direnean…
    athleticken entrenatzileak ze jokalariekaz egiten duen beste gauza bat da. danok gogoratzen doguz koikili, tokero eta bestelakoak. azkena urko ver izen daitekeela emoten dau. eta horrek bizkaiko futbol taldeetatik urten dire. edo lezamatik kanpo behintzat. orduen talde horiek, askoz ere errekurtso, instalazio, diru gutxiagoakaz egiten duten lana txarra da?? dudak dekoaz…
    goazen orduen lezaman egiten dan lanagaz. zelan izen leike bizkaiko futbol zentro garrantzitsuenatik jokalaririk ez urtetea?? de marcos, balentziaga, castillo, tokero, koikili… nondik urten dabe horiek?? athleticek jokalari horiek forma dauz?? ez dau emoten. eta nik dakitela, bakoitzak bere lan postuan etikinik ez badau ataratzen, enpresaburua etorri eta por kulo hartzera botaten gaitu. orduen lezamako arduradun horiek ere nonora bota beharko zirela uste dot. egia da futbola futbola dala beste hak esaten zauen moduen, eta oso baldintza bereziak dauzela eta faktore askok eragin dezaketela. baie baldinzat eta faktore horiek bardinek, edozein entrenadore kalera botatzen dabe. por kulo hartzera.
    eta azken gauza bat. guardiolak ez dauz jokalariak “majo, prestu eta zintzo” bihurtzen. bere eskuetara heltzn direnerako horrela heltzen dire. zergaitik?? beste batzuk bere lana behar dan moduen, primeran egin dutelako. eta hemen gauza bera. bizkaiko jokalariak ez dauz ez guardiolak ez inok “majo, prestu eta zintzo” bihurtuko. eurekaz, jubeniletik aurrera lan egiten dutenak baizik. athleticeko arduradunak, edo entrenatzaileak, edo danadalakoak……..

    1. Aitxeri, arazoak askotxo dire, denok dakigun lez. Nire helburu bakarra artikulu dibertigarri bat idaztea zan. Baina, ikusten dot oso serio hartu dozuela. Horregatik ,nire hurrengo lerroz lerrokoan gaiari helduko deutsot: zeintzuk dira bizkaiko futbolaren arazo eta erronkak?

      Ez, txantxa da, hurrengo barikuan epaileei buruz hitz egingo dot, arbitroak, alegia.

  4. Aitxe lezaman gauza asko egiten dira ondo eta beste gauza asko txarto..bizitzan orokorrean dena ondo egitea ezinezkoa da…eta ni seguru nago Lezaman maila altuko zentru bat denaren einean gauzak oso ondo egiten direla..beste gauza bat zera da..txupoptero asko dagoela inguruan..eta kargu asko soberan daudela…Aupa athletic!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s