LERROZ LERRO-Eñaut Barandiaran


Futbol izenez ezagutzen dugun amaierarik gabeko kulebroi honetan epaile eta marrazainek gaizkile ankerraren papera jokatzen dute, malo malosoarena, alegia. Berdin dio Champions Leagueko finala izan, edo eskola kiroleko ume txikien arteko norgehiagoka bat, egon egongo da bere ezbehar eta zorigaizto guztien erruduna nor den argi izango duena: jokoz kanpo argi bat babarrun eta sakramentu guztiekin jan duela, penaltia argia zela, beste taldeko jokalariak txartel gorria merezi zuela, ziur senar (emaztearekin) toma que toma aritu dena bera izan dela…  aitzakiak zenbatu ezinak dira.

Baina, orain, behingoagatik, pentsa dezagun epaileei egiten diegun kritikaren langa gure lana zein gure jokalariena epaitzeko erabiltzen dugula. Zer gertatuko litzateke? Futbola mundu guda batean sartuko genukeela. Helduko litzateke Real Berendia Club-eko entrenatzailea prentsaurrekora, eta gorbataren marapiloa laxatzen duen bitartean zera esango luke: “ Nire taldeko aurrelaria putakume galanta da, bi aukera garbi huts egin dituelako.  Eta ez hori bakarrik. Atzeko lerrokoei beste taldeko aurrelariak lepotik behera kaka egin die, hiru gol sartu bait ditu, gure atezaina lo kuluxka ederrean zegoen bitartean”. Aldageletako atarian, aldiz, hauek izango lirateke Real Berendia Club-eko aurrelariaren hitzak Radio Vascongadas-eko kazetariari: “ Gure entrenatzailea pelustre galanta da.  Ez daki Buthango hiriburua zein den, eta arazo larriak ditu poesia batean metafora eta polisendetoiak sartzerako orduan!”.

Eta horrela asteburuz astebururo. Beraz, nire proposamena hurrengoa da: edo onartzen dugu epaileek ez zutela Hiroshima eta Nagasikoan parte hartu, eta batzutan-askotan-oso maiz  gure gabezia eta ezintasunak ezkutatzeko aitzakia merkea direla,  edo bestela, benetan hain txarrak badira, fusilatu ditzagun, bat bera utzi gabe, eguna argitu bezain pronto. Futbolaren izenean. Demokraziaren izenean. Ptolomeoren izenean.

Surrealismoak bizi gaitu.

Anuncios

Un comentario sobre “LERROZ LERRO-Eñaut Barandiaran

  1. Marteren izenean,Thor edo Tyren izenean, Aresen izenean… bueno, Aresen izenean igual ez, honek surrealismoa eta errealitatea ez bait ditu behar bezain ondo bereizten.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s