LERROZ LERRO-Eñaut Barandiaran


Gaurkoan Lezama izango dut hizpide. Oiii Lezama, oooi Leeezaaaamaaaaa, esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua! Ez, barkatu, hori Benito Lertxundiren Baldorba abestia da, eta Lezama idatzi dudan tokian Baldorbak  behar luke. Baina zer nahi duzue ba! Normala da Lezama hitza edonon entzun, ikusi edo irakurri uste izatea, hain bait dago gure ahosabaiari itsatsia.  Google-koek Bizkaiko futbol zaleon bilaketen inguruko azterketa serio bat egingo balute, ziur nago Lezama hitza podiumean sartuko litzatekeela, taberna, gin tonic eta existentzialismoa Euskal Literatura garaikidean bilaketei argi gailenduz, gainera. Gure blog maitatu honetan ere, orain arte, gehien errepikatu den hitzetako bat izan da. Nik neuk, esate baterako, nire lehen lerroz lerro gogoangarri hartan zera utzi nuen eternitaterako idatzia: Lezaman agintzen dutenak (edonor izanda ere)tonto konpletoak ei dira, eta tximino saldo batek hobe egingo luke. Esan berri dudan bezala, eta hau gaiak nahastea den arren, nik eternitaterako idatzia utzi nuen, eternitateak onartzen duen edo ez beste egurreko ezpala da.

Baina, tira, luzamendu alferretan ibili gabe, hel diezaiogun gaiari: Lezama.  Lezama 2.287 biztanlez osatutako herria da, minutu hauetan norbait hil edo jaio ez bada. Hala balitz, eskertuko nieke lerroz lerro hau idazten dudan bitartean jaiotzen den ume bakoitzeko beste norbaitek jainkoaren erreinurako bidea hartuko balu, edo alderantziz, estatistika eta artikulua bera ez izorratzearren, gehienbat. Txorierriko haranean kokatuta, bi mendilerrok mugatzen dute, eta bertatik Asua igarotzen da, ez Koldo Asua, ibaia baizik. Bere mugei dagokienez, iparraldetik Gamiz-Fikarekin mugatzen du, hegoaldetik Galdakaorekin, ekialdetik Larrabetzurekin, eta bukatzeko, Mendebaldetik Zamudiorekin. Bere azalera 16’8 km2-koa da, eta dentsitatea 122’2 bizt./km2-koa.

Historia oparoa duen herria da, erdi aroan sustrai sendoak dituena, eta, nik irakurri izan ahal dudanaren arabera, garai hartako Lezama- Diaz de Landa sendien arteko borrokek zinez zirraragarriak diruditen arren, agian hau ez da gai horiek jorratzeko tokirik aproposena.

Laburbiltzearren, hau da nik Lezamari buruz dakidana. Ezer gutxi, azaleko datu batzuk salbu. Horregatik, nahiago dut isilik egon.  Kontrakoa egitea atrebentzia gehiegizkoa litzatekeelako.

PD: Atzerrian, Espainian edo beste edonon, nongoak zareten galdetu eta Bilbokoak zaretela erantzuten duzuenok, nahiz eta Urduña, Amoroto, Zaratamo, Getxo, Leioa, Abanto edo Lemoakoak izan, ez duzue lerroz lerro hau ulertuko. Ez saiatu, ez du merezi eta.

Surrealismoak bizi gaitu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s