LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran


Blogean orain arte idatzi diren artikuluen errepasoa egiten aritu naiz. Ez ditut artikulu guztiak birpasatu, noski. Gehienbat nireak enegarren aldiz irakurri ditut.  Idazlearen ego ase ezina, badakizue. Eta zuzenduko nituzkeen gauzen artean, guztien gainetik zera dago: esaldi asko eta asko luzeegiak dira, bururatu bezain pronto idatziak, erreskadan, gogoetarako tarterik utzi gabe. Esaldi horietako batzuk hitzez hitz kenduko nituzke, di-da, baina beste askori falta zaien gauza bakarra koma bat da. Bai, ondo irakurri duzue. Koma. Koma batek esaldi oso baten zentzua aldatu bait dezake: Presaz idatzi denari patxada eman diezaioke, atzekoz aurrera dagoenari dagokion logika bilatu, nerabe baten gela dirudien testua txukun txukun antolatu, edo besterik ez bada, arnasestuka datorren irakurleari atsedena eman.

Honek guztiak futbolarekin zer zerikusi duen? Argi dago. Futbolean askotan, gehiegitan, komak sumatzen ditut faltan. Eta Athletic-ez ari garela zer esanik ez. Alegia, Athletic-en nor da presaz egiten denari patxada ematen diona, atzekoz aurrera dagoenari zentzua emanez, nerabe baten gela dirudien joko nahasi eta kaotikoa antolatuz? Denoi izen bera etorriko zaigu burura: Pablo Orbaiz da komaren lana egiten duena. Baina duen adina izanda, Orbaiz iragana da, edo gehienez ere,  orain hurbila. Etorkizunari begira, nork beteko du bere tokia? Badago mota horretako jokalaririk lehen taldean?  Badago mota horretako jokalaririk Lezaman? Haritzek beti esaten du Athletic-ek ez zukeela, egoera berean izanez gero, Iniesta fitxatuko.  Beste motatako jokalariak lehenesten direla Lezaman. Baliteke egia izatea. Azken finean, Athletic-ek Caparrosekin egiten duen jokoa egiteko ez dira komak behar. Taldearen jokoa nire esaldien antzekoa da: luzeegia (luze jokatzeko obsesioagatik), bururatu bezain pronto burutua, erreskadan, gogoetarako tarterik utzi gabe. Horrek baditu bere alde onak, noski, gehienbat etxeko partidetan. Baina baditu bere desabantailak ere. Askotan Athletic-en jokoa ulergaitza zaigu. Ez dago nondik heldu. Eta orduan komak botatzen ditut faltan. Koma batek esaldi oso baten zentzua aldatu dezakeelako.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s