LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran


Erortzen jakitea garrantzitsua da bizitzako edozein arlotan, eta are gehiago kirolean. Arte martzialetan, adibidez, irakasten den lehen ikasgaietakoa da: Noiz mugitu, gorputza nola egokitu, hosti galanta hartzera zoazenean, kolpea samurragoa izan dadin.

Nago irakasgai garrantzitsua dela. Dar cera pulir cera bezain garrantzitsua. Futbolean ez da ondo erortzen irakasten. Ez fisikoki, ezta psikologikoki ere. Jokalariak intuizioz ikasten du sarrera bat jasotzean zer egin behar duen, nola erori behar den, musturra ez apurtzeko, eta hala ere, askotan ematen dira erorikoen ondorioz eragindako lesioak.

Psikologigoki egoera gaitzagoa izaten da. Taldeei ez zaie atsekabea, ezina  etab eramaten erakusten, gehiegitan ahazten den aldagaia izaten da, eta nahiago izaten dugu alegiazko gertaeretan gure esperantza jartzea (hurrengo partidak irabazten baditugu, aurkariek huts egiten badute…) egiari aurrez aurre so egin baino.

Horregatik, nahi ez dugun hori gertatzen denean, maila galdu izana, kasurako, normalean kaosa heltzen da, eta dena beltz ikusten dugu. Ez zaio egindako lanari erreparatzen, bizi izandako egoerak emaitzen arabera bakarrik neurtzen dira, lehen balekoa zena inutil konpletoa bihurtzen da…

Askotan entzun dut garrantzitsuena ez dela erortzea, jaikitzen jakitea baino.  Nik horri beste esaldi bat gehituko nioke: Jaikitzen jakitea bezain garrantzitsua dela nola erortzen zaren.                        

Miyagik esana…

Anuncios

3 comentarios sobre “LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran

  1. Guztiz adoz zurekin beti bezela Barandi.Zerbait gehitzekotan honako hau esango nuke:

    “Orokorrean futbol munduan eta kirolean emaitza txarrak ateratzen direnean arazoen zakua haundia ikusten da eta ez dira kontuan hartzen ongi eginiko gauzak.Zaku horrek begiak ixten dizkie kirolari horren inguruan dauden, entrenatzaile,prestatzaile eta zuzendariei.Honela izanik kirolari horientzat ez da erraza egoera horri aurre egitea eta futbola egoera animiko hutsa de einean beraien errendimendua guztiz jeisten da.Emaitzak onak direnean berriz, ez diegu eskatzen kirolari horiei beraien lana hobeagoa izaterik.Adibide giza hartuko dut atzo Arlonagusian gertatutakoa..aldez aurretik kirolarien inguruan eragindako arrakastak hauen errendimendua guztiz jeitsi zuen eta horren emaitza guztiok ezagutzen dugu jada.

    Beraz ez gaitezen izan emaitzen esklabuak eta jarrai dezagun gure lana ondo egiten emaitzak ona ala txarrak izan”

  2. Como hoy es lunes, quería dejar un comentario en el apartado del jueves pero ésta mierda de blog no me lo permite.Empezando con lo que tú terminas,te diré que no es cierto.Lo importante es no caerte.Por lo menos yo, cuando me caigo, me pego una ostia de escándalo y ni pienso (en ese momento) cómo me voy a levantar.Ni acuerdos. Sólo me acuerdo de lo que duele.
    Y voy a lo que a mi me interesa y que aquí tanto olvidais: leo y releo que, Caparrós parece aquél entrenador(al que no quiero nombrar) que me decía”me salga por la banda como una exalación y me la ponga en el segundo palo”,que la importancia que tiene la preparación en aspectos psicológicos, metodológicos, físicos…etc es importantísima. Leo a entrenadores, abogados, periodistas, representantes…Todo muy bien y muy bonito. Todo el mundo tiene “su” razón pero…

  3. cuando va escribir alguien desde la perspectiva del artista? del que la mueve? del que ejecuta lo que mandais? incluso cuando os acojona y hace más de lo que mandais? Desde la perspectiva del que hace incluso lo contrario de lo que mandais? desde la perspectiva de ése chaval que lo da todo, que sufre años los buenos y los malos entrenadores, que mantiene la ilusión( porque él sí la tiene), el promesa al que ya desde crío los psicólogos, representantes , entrenadores,…etclargo, le ponen fecha de caducidad. Ese al que vais a olvidar y abandonar a su suerte cuando no la ponga en el segundo palo. A los padres, tantas veces vilipendiados, hoy en día,en el mundo del fútbol, les tocará gestionar la decepción y el fracaso e ir poco a poco apagando la melodía de la que hoy es una gran estafa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s