LERROZ LERRO. Trabzonspor-Athletic. Eñaut Barandiaran


UEFAren erabaki batek Europako Ligarako sailkatu du Athletic. Fenerbahce Txapeldunen ligatik at utzi dute, iruzurra egin eta partidak erosi izana egotzita, eta haren lekua Trabzonsporrek beteko du; ondorioz Athleticek partida jokatu gabe aurrera egin du. Berriak Marcelo Bielsa entrenatzailea prentsaurrekoa ematen harrapatu zuen. Bere erantzuna, harridura gainditzea lortu zuenean,  honako hau izan zen: ” Jokatu gabe irabaztea hutsaren hurrena da. Ezin dut ospatu horrela sailkatu izana”. Ez zuen arlo ekonomikoan Klubarentzat ona denik aipatu, ez zituen Europako Ligan egotearen onura agerikoak zerrendatu.  Are gehiago, egoerak sorrarazten ziona definitzeko hitz bakarra erabili zuen:  Desanimo.

 Gizona penatuta zegoen, nonbait, eta hori bera adierazi zuen. Ez zitzaidan plantak egiten ari zenik iruditu. Goibel zirudien, eta ez lasai.  Burumakur zegoen, eta ez pozik.  Jokatu gabe irabaztea hutsaren hurrena delako. Irakasgai ederra, askorentzat ulergaitza, herenegun Marcelo Bielsak  eman ziguna. 



Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s