LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran


Eskerrak gurasoei! Hau ez da kirol arduradun bati sarritan entzungo diozuen esaldia. Aurreko astean esaten nuen bezala, futbolean badaude guztiok erabiltzen ditugun topiko batzuk,  eta horien artean, gure lana izorratzen duen guraso ankerrarena ezagunetarikoa da. Baina, dena esate aldera,  askotan gure ezintasun eta gabeziak ezkutatzeko aitzakia merkea baino ez da izaten. Azken finean, gurasoengatik ez balitz, egun ezagutzen dugun futbola (gaztetxoenaz ari naiz) ez litzateke den bezalakoa izango.

Zirku honetan gaudenon artean proportzionalki gehien eman eta gutxien jasotzen dutenak izaten dira. Badakit, bai, seme-alaba pozik eta gustura ikusteak eta berarekin harro sentitzea ezin dela munduko diru guztiarekin ordaindu (edo hori esaten da behintzat). Baina hori batzuetan bakarrik suertatzen da, eta beste askotan euren seme-alaben ezinegona, haserrea edo tristura kudeatzea egokitzen zaie, arrazoi ezberdinak direla medio: Batzuetan (seme-alabek) jokatu nahiko lukete, baina min hartuta daude, beste askotan, prest egon arren, entrenatzaileak deialditik kanpo edo aulkian uzten ditu, eta maiz berdegunera irtetean gauzak ez dira batek nahi bezala irteten. Egoera guzti hauetan, entrenatzaileei aldagela barruko lanak dagozkie, baina etxerako lanak, gogorrenak, gurasoen esku geratzen dira.  Hortaz aparte, ez dira ahaztu behar alde batetik besterako bidaiak ,entrenatzeko edo jokatzeko, futbolean jokatzeko erosi beharreko arropa, ordaindu beharreko kuota etab…

Beraz, arestian esan bezala, eskerrak gurasoei!


Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s