HAMAIKA HITZ. Txokoak. Eñaut Barandiaran


Eraikinetako behe solairuetan kokatzen dira; Batzuk gazteek erabiltzen dituzte, neska zein mutilek, besteak heldu eta zaharren bilgune izan ohi dira, eta orain gutxi arte emakumeek sarrera eragotzita zeukaten.

Zakarretara botatako sofak, euskal presoen aldeko banderak eta Elsa Pataky edo Jacob Blacken horma irudiak hemen, zurezko lauburuak eta eskuz egindako altzariak han. Batzuen menua risketoak eta litxarreriak diren bitartean besteek marmitakoa edo artxoa izaten dute bazkari nahiz afaritarako. Athleticen, azken parrandako zer-nori-norkaren edo gustuko taldearen diska berriari buruzko eztabaidak entzuten dira batean, Athleticen, politikaren edo mendebaldeko prostituten inguruan aritzen dira besteak. Marihuana, kalimotxoa, Play Stationa eta Jo ta Ke irabazi arte. Puruak, gin tonika, musa eta Nire herriko neskatxa maite. Droga saltzen da apurren batean. Askoren borondateak erosi izan dira besteetako batzuetan.

agrotur1773.com

 

Lokalak. Txokoak. Bi garai, bi pentsamolde, sozializatzeko modu berbera. Hala ere, lokal batean egoteak ohiko susmagarri bilaka zaitzakeen bitartean txokoak distira berezia emango dizu gizartearen aurrean. Gazteei eredu bat saldu eta berau erosten dutenean haserre eta arrangurak jota agertzen den gizarte honetan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s