Nekea. Eñaut Barandiaran


Goizean goizetik, eta dagoeneko berandu zabiltza, egunsentiarekin batera jaiki zaren arren: dutxa  hartu, jantzi, atondu, eta seme alabak jaiki direnerako bazenuen dena prest, bai arropa, gosaria zein motxila. Hala ere, beti bada zerbait: batak ez du jaiki nahi, besteak ez du gosaria gustuko, edo alderantziz, edo biak batera. Hortzak garbitu ditzaten sarjentu txuskero baten gisara jazarri behar dituzu, jantzi daitezen antzera, eta igogailuan behera zoaztela Leirek ingeleseko koadernoa ahaztu duela oroitzen du, edo bestela Mikel botaka hasten da, edo alderantziz, edo biak batera, eta hau da Fandangoa, biba Berango! Korrika eta presaka, besotik helduta airean eramaten dituzu eskolarako bidean, behingoagatik garaiz helduko zareten esperantzan.

Sarrerako atean Amen, hizki larriz,  taldea ikusten duzu. Dagoeneko umeak eskolan utzi dituzte, eta kafetxoa hartzera joateko artaldea batzen ari dira. Lehen, talde horretatik at egoteaz harro zeunden, eta bazenekien harrotasun horrek mintzen zituela, are gehiago, izorratu: Zutaz gaizki esaka aritzen ziren, umeen aitaren peskizan batzutan, izan zenitzakeen bikotekideak larrutzen bestetan. Egun, eskertuko zenuke haien konpainia, txutxu mutxuka aritzeko besterik ez bada. Leire eta Mikeli musu eman, andereñoarekin utzi eta bertatik alde egin duzu.Txintxoak izateko esatea ahaztu zaizu,    baina gauzak nola diren ikusita, hobe putakume galantak balira. Geltokirako bidean, trenaren matraka entzun duzu. Kaka zaharra! 9:15!  Berandu helduko zara lanera. Goizean goizetik, eta dagoeneko berandu zabiltza.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s