Mediku onaren teorema. Eñaut Barandiaran


(Arrigorriaga Gaur-en argitaratua)

Lan teknikariaren kontratazioaren aferak baditu bi ertz: bata kontratazio prozedurari dagokiona, eta bestea postua bete ahal izateko eskatu den euskara maila ardatz duena.

Lehenak soka luzea ekarri du, eta urrutiko intxaurrak diren edo zinez kiratsa darion, bakoitzak jakingo du, edo esango diote, zer pentsatu behar duen. Bigarrenaz, aldiz, askoz gutxiago eztabaidatu da, eta apustu egingo nuke eztabaida horietan guztietan (salbuespenak salbuespen) norbaitek aipatuko zuela hemen “mediku onaren teorema” bezala izendatuko duguna. Urrutira joan gabe, nik neuk entzun dut, gai honetaz ari ginela, eta ez da lehen aldia, euskaldunok erruz entzuten dugun kontua bait da, eta askotan, mingarriagoa dena, beste euskaldun batzuen ahotan: teorema honen arabera hizkuntzak ez du garrantzirik, inporta duen bakarra eskaintzen den zerbitzuaren maila da, lehenak bigarrenarekin zerikusirik ez duelakoan: Zer nahiago duzu, zure semea ondo artatuko duen pediatra, edo euskaraz badakiena? Halako dikotomia absurduak planteatzen dizkidatenean bururatzen zaidan lehen gauza aurrean dudana akabatzea izaten da, horrela mediku baten beharrik izan ez dezan, autopsia egingo diona salbu, eta horrek ez du zertan hitzik egin behar. Eta zuk zer nahiago duzu, zure alaba ondo artatuko duen pediatra, edo gaztelaniaz badakiena? Amorragarria da egun askok ez ulertzea hizkuntza eskubideak hori direla, eskubideak, eta ez inoren gutizia ingurukoei bizitza izorratzeko; Herri honetan elebarrak dira kosmopolitak, elebidunak aldiz troglodita hutsak, diglosia pairatzen dutenak inposatzaileak, eta, nahita edo nahigabe, errealitate soziolinguistiko jakin bat inposatzen digutenok, biktimak. Burua ipurdian sartuta daukagula, alegia.

imagesAdministrazioan euskaraz badakiten mediku, lan teknikari, abokatu etabarrak nahi eta exijitzen  ditut, ditugu, nire, gure, eskubidea delako, eta administrazioaren betebeharra hori bermatzea delako. Kasu honetan udalak beteko ez duen betebeharra. Azken finean, zer nahi dugu, jendeari lana bilatuko dion lan teknikaria, edo euskaraz jakingo duena? Txarrenean, jendeari enplegua bilatzen ez badio ere, bere lanpostua izango du. Eta lanpostu bat gehiago, panorama zelan dagoen ikusita, bada zerbait.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s