Fakeak gara laino artean. Eñaut Barandiaran


Twitterri esker Kim Jong Un eta Sabino Aranaren gogoetak ezagutu ditzakegu, edo Obrero Liberalen jarraitzaile sutsu bilakatu, ni neu bezala. Are gehiago, hiruetako edozein hauteskundeetara aurkeztuko balitz nire bozka izango luke, ezbairik gabe. Badakit ezinezkoa dela, fakeak direlako, eta hori gutxi balitz, lehenak ez ditu hauteskundeak behar boterean egoteko, bigarrenak ez luke Urkullu edo Ortuzarren babesa izango, eta hirugarrena ezkertiar sutsutzat hartuko lukete Vox, PP, UPD edo Ciudadanoseko -a zer zerrenda amaigabea daukaten muturreko zentroan!- egoitzetan.

Baina atsegina begitantzen zait El Mundo Today edo Izparrangia bezalako orainkari digitaletan euren garaipena irudikatzea. Aldizkari satirikoak dira, bigarrena euskaraz, eta molde honetako berriak argitaratzen dituzte:Ezohikoa ohiko. Onartutako aurrekontutik nabarmen igo ohi dira kostuak azpiegitura handietan. Ah, ez, barkatu, hau ez da txantxa bat,  hala dirudien arren. Berriak argitaratu zuen, 2014ko Urtarrilaren 14an. Bertan David Hoyos ekonomia irakaslea elkarrizketatzen dute, eta beste gauza batzuen artean zera nabarmentzen du: azpiegitura handietan %10etik gorako gainkostuak egoten direla, %50 eta 60 artekoak sarritan. Eta 140 karakteretan bururatzen zaidan gauza bakarra honako hau da: zergatik ez dituzte obra hauetako arduradunak politika sozialen buru jartzen? Onartutako aurrekontuak gora egiteko abilezia horrek merezi du aukera bat hezkuntzan, osasun publikoan edo Lanbiden. Baina hori, tamalez, ez da gertatuko, ez behintzat Kim Jong Un, Sabino Arana eta Obrero Liberal triunbiratuak mundua gobernatzen ez duen bitartean. Lastima, fakeak gara laino artean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s