Besterik gabe


Bertakoa bazina ulertuko zenuke Hondarribia eta Irunen gertatzen dena. Ez zarenez, baina, eta komunikabideen manipulazioa tarteko, uste izango duzu, agian, alardea dela, kasu,erakunde publikoen baimenaz(udaletxearen kasuan babesaz)urterik urtera matxismoa goratzen duen ekitaldi publiko zein jendetsua. Zeinen erratuta zauden!

imgres

Bertakoa bazina,eta ez zara,ez zenuke Hungariako presidentearen jarduna hain estu hartuko. Baliteke,bai, heriotzatik ihesi datozen siriarrei harrera beroa eskaini ez izana Victor Orbanek,are,trenetan sartu eta kontzentrazio esparruetara eraman izanak eragitea zugan halako barne zimiko garratza, baina kontua da zure sofaren goxotasunetik ez zarela bertako egoeraren konplexutasunaz jabetzeko gai, eta zuk basakeria, arrazakeria eta beste keria pila ikusten dituzun tokian politikari arduratsu bat besterik ez egotea, bere herritarren hobe beharrez ari dena. Langintza horretan Petra Laszlo bezalako gudariak alboan dituena, dena esate aldera.

Azken asteetako bi adibide baino ez dira. Beste asko daude. Irakasgaia erraza da: jendartea ez da askotan ankerra, makurra ezta bihozgabea ere. Izatekotan, bertakoa da. Bizi gaituen sistema ere ez da berez bidegabea, konplexua baizik. Bertako jendartea mundu konplexu batean. Besterik gabe.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s