Iazko harri pisutsu eta eramangaitz bera


Athletic iazko liga hasiera kaskarra errepikatzen ari da. Ondo hasten dena ondo bukatzen dela dioen esamolde horretan ez zaigu sekula erdian gertatzen dena azaltzen, eta zuri gorrien kasuan bi denboraldi daramatzate hasieran goia joz jarraian pott egiteko. Napoles eta Superkopa ondorengo ajeek berbera dirudite, zantzu guztien arabera: joko kaskarra, txandakatze antzuak eta puntu uzta urria. Valverdek sarritan aipatu izan du joan den denboraldian gertatukoa sakon aztertu dutela, eta bazirudien orduan jasotako eskarmentuak eta aurten burututako fitxaketek lagunduko zutela iazkoa ez errepikatzeko ahaleginean, baina usteak erdi ustel.

imgres

Abuztuaren hondarretik hona harri bilakatu zaie baloia oinen artean, iazko harri pisutsu eta eramangaitz bera. Badago, hala ere, egin beharreko ñabardura garrantzitsu bat: aurkariena. Granada, Elx edo Kordobaren aurka lehiatzeak, edo liga Bartzelonarekin hasi eta laugarren jardunaldian Vila-Realera joateak ez dauka zerikusirik. Aste honetan bertan aurretik datorkiena ere ez da makala: Real Madrid gaur eta Reala igandean. Txikira jokatu ezin eta hordagoa. Bikoitza gainera. Balirudike ez dela halako maldak igotzen hasteko momenturik aproposena, baina arriskutsua den hein berean suerta daiteke kitzikagarri. Nondik begiratzen zaion, egoera iraultzeko eta liga hasiera makala zuzentzeko aurkari aproposenak dira biak ala biak. Aproposa izateak ez du erraza izango denik esan nahi, ordea. Erantzuna, bederatzietatik aurrera San Mamesen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s