Ander Iturraspe: Athletic ipar eta helburu


Garai batean, orain dela ez hainbeste, Ander Iturraspe Athleticen iparrorratza zen. Azken aldian, ordea, denbora gehiago eman du zelaitik kanpo, min hartuta, jokatzen baino. Taldeak nabaritu du, eta baita berak ere. Egun dauden euskarrien artean badu beste guztiek ez daukaten zerbait: Beñat baino trebeagoa da defentsako lanean, eta baloiarekin Mikel Ricok, Elustondok edo San Josek ez duten eraginkortasun eta dotorezia erakusten du. Iritsi berritan, Bielsak argi ikusi zuen bera izango zela giltzarri joko eredu berria finkatzerako garaian. Ordura arte, tarte zabalagoa izaten zuen aulkian hamaikakoetan baino: ez zen Caparrosen gustuko jokalaria, eta zelairatzen zuenean punta erdian aritzen zen, makina gelatik oso urrun. Hilabeteak joan eta hilabeteak etorri pattalduz joan zen, eta askok pentsatu zuten matienatarraren kasuan ez zirela aurreikuspenak beteko,  ez zela orbel barria loratuko. Baloiarekin trebea baina bera gabe gurina bezain biguna izatea leporatzen zitzaion, euskarrian jokatzeko epelegia, eta punta erdian aritzeko motelegia.

Errosarioko prestatzailearen etorrerak bere kirol ibilbidea goitik behera irauli zuen. Emandako konfiantzari bikain erantzun zion, eta urte bakarreko tartean estatuko euskarri preziatuenetarikoa bilakatu zen, Europako talde garrantzitsuenen arreta bereganatuz. Nolanahi ere, Athleticen jarraitzea erabaki zuen. Talde bizkaitarrarentzat berri bikaina zen. Bere kontratu berritzeak ez zuen soilik kirol arloan eragina izango. Azken finean, Josu Urrutiak behin eta berriz aipatu duen ereduaren erakusgarri da Ander Iturraspe: Lezaman hazitakoa, Athletic ipar eta helburu duena, beste edozein talderen gainetik. Elkarren neurrira eginak ziruditen bai jokalaria zein taldea.

Egun, gauzak ez daude hain argi. Alde batetik, izan dituen lesioek ez diote martxa hartzen utzi, eta hamaikakotik andetarako bidea hartu du gehiegitan. Hori gutxi ez, eta taldeak azken urte t’ erdian hartu duen norabideak ez dio mesederik egin. Bilakaera argia da, eta Raul Garciaren fitxaketak joko zuzenaren aldeko apustua berretsi eta sakondu egin du. Baloia ikusteko zerura begiratu behar izateak ez dio inoiz mesederik egin Iturrasperi, Caparrosen egonaldia horren erakusgarri. Igandean itzuli zen berdegunera. Gaur hamaikakoan sar liteke. Ea ez duen lepoko minez bukatzen. Azken finean, zer edo zer behar izatekotan, Athleticek bere buru (argitasuna) behar du.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s