Mikel eta Aritz. Normaltasuna eredu.


Ordu berean, gutxi gora behera, biak ala biak mikrofono baten aurrean paratu ziren. Lehen begiratuan ez dute antz handirik: Futbolaria bata, pilotaria bestea, bere kirol ibilbidearen azken txanpan lehena, bidea urratzen hasi besterik egin ez dena bigarrena.

Adurizen kasuan, atzokoa ez zen ezohikoa izan, eta hori bera da beste behin denok zur eta lur utzi gintuena: jokalari gehienak erretiroa hartuta edo hartzekotan egoten diren adin berean, berak ez du goia jo. Adinari buruz dauden aurreiritziak birrintzen ari da,  eta prestakuntza fisikoaren alorrean egi borobiltzat genituen guztiak ezbaian jarri ditu. Azerien bataz besteko bizi itxaropena hiru urtetakoa da. Argi dago konparaketa txiki geratzen zaiola. Azeri izateaz gain, aztia ere bada. Norekin egin duen tratua, bere betiereko gaztetasunaren sekretua zertan datzan, batek daki.

misiles-marca-aduriz[1]

Mikel txapelduna da, izatez edo ekinez, baina bada. Dituen aukerak baliatzeko gaitasun berebizikoa erakutsi du, lastategian orratza aurkitzeko abilezia: Buruz buruko finalean ezusteko gonbidatu gisa agertu, eta txapela jantzi zuen. Batzuek ezbaian jarri zuten bere garaipena. Gertatukoak ez zuen gustura utziko, nonbait. Atzo 20-10ekoa irauli eta lau t’erdikoa lortu zuen. Urte berean. Handienen pare. Handienen parte. Dagoeneko ez du inork ezer ezbaian jartzen. Hizki larriz idatzi du bere izena esku pilotaren historian.

DF0OEHR1--575x323[1]

Bien elkarrizketak ikusita, baina, zaila jakitea balentria nork burutu berri zuen, elkarrizketatuak edo elkarrizketatzaileak. Horretan badute antzik. Patxadatsu aritu ziren biak ala biak, momentuari tamaina hartuz. Normal-normal, hezur eta mami. Arrunt, baina ez arrunkeriaz. Harro, baina harrokeriarik gabe. Eta agian ez da hori baino garaipen handiagorik, goi mailako kirolak ezartzen dituen parametroak ikusita. Burua lepo gainean mantentzea, besterik gabe. Txapela soinean, noski.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s