Otsoez harro.


Ohianetan bizi da bata. Baso ilunetan bestea. Erregea omen lehena, deserrira ohituta bigarrena. Morfologia aldetik ere ez dute antz handirik. Eta hala ere, partida osteko prentsaurrekoan, lehoien ordez otsoez jardun zen Luis Enrique talde zurigorria ahotan hartu zuenean. Otsoari belarriak ikustearena ez da seinale ona izaten. Otsoek arriskua iradokitzen dute ele zahar zein atsotitzetan. Ez dira parte onekoak, gutxien espero duzunean jazarriko zaituzte, usu gauaren beltzenean. Ospe txarra daukate. Mendeetan zehar eraiki eta mamitutako aurreiritzien bazka izaten dira askotan: Aste honetan bertan Bizkaian geratzen ziren azken bederatziak akatu, eta inor gutxi aztoratu da.

Bartzelonako entrenatzaileak, baina, kritika ez, gorazarre egin nahi izan zion talde zurigorriari esaldi horrekin. Bartzelonak (zuri) gorriak eta bi -barka txantxa- pairatu zituen Athletic kanporatzeko. Gozatu ederra hartu genuen lehen zatian. Astindu ederra eman zioten otso eratorritako lehioek egun munduko talderik onena denari. Partida hasi baino lehenago ametsa, are, ameskeria besterik ez zena gauzatzako bidean jarri zuten kanporaketa. Ordagoa handira bota, eta ia ordubetean mantendu zuten apustua mahai gainean. Nou Campeko harmailetan ikusten ziren espantuzko keinu berberak islatzen ziren zelai barruan ere. Bartzelona ezinean aritzea oso lantzean behin ematen den gertakaria izaten da. Are gutxiago bere etxean eta kanporaketa alde izanda. Valverderen taldeak hori lortu zuen. Eta ez hori bakarrik: Bartzelonaren jarduna ostopatzeaz gain, jokoan nagusi izan zen. Bada zerbait. Bada asko.

wolf1[1]

Ez zuen partida irabazi. Ez zuen kanporaketa irauli. Eta hala ere, erakutsitako jarrera eta joko mailarekin, porrota dena garaipen bilakarazi dute jokalariek. Galtzailea ere irabazle. Zenbakiak, markagailuak, ispilatze hutsa izaten direlako askotan. Taldeak eragin zigun zirrara ezin da zifretan neurtu, ezta datutan xehatu ere. Harrotasuna deitzen zaio horri. Otsoez harro, behingoagatik bada ere.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s