Europa da poligrafo bakarra


Pasadan asteburuan kaleratu zuen Berri Txarrak-ek bere azken lana, bi abestiz osatutako EP-a. Musika talde bat baino fenomeno kulturala bilakatu da talde nafarra, eta euskal hiriburuetan salgai jarri ziren disko guztiak larunbatean bertan bukatu ziren. Mikel San Josek ere bere kopia erakutsi zuen sare sozialetan. Ezagun da Athleticeko jokalariak gustuko duela Gorka Urbizu eta konpainiaren musika. Gehienbat euren azken lan luzea, “Europa de poligrafo bakarra”. Jakin badaki izena ez dela hori, baina bakoitza bere eroak bizi du, eta Athleticeko jokalarien kasuan, azken denboraldia hauetan, Europa hitza dute sartuta kaskezurrean: Utikan UEFArako sailkapenak balentria moduan ospatzen ziren garai haiek, Newcastle edo Parma salbuespen gogoangarriak diren arren dagoeneko ez hain gazte garenon memorian, eta utikan baita denboraldi batean bale eta hurrengoan kale egiten zuen taldeari.

61Doys1dLOL._SY355_

Egungo eztabaida beste bat da: taldearen jokoa. Athletic talde lehiakorra dela ezin ukatu. Urterik urte, eta badira lau jarraian, Valverde taldean dagoenetik, sailkapenaren goiko koxketan dabil. Horrek ez luke, baina, jokoari buruzko eztabaida ezkutatu behar. Egia da, itsasertzera heltzekotan zaudela nahi duzun gauza bakarra lehorra ukitzea dela, eta azken jardunaldietan talde guztiek ala guztiek behin eta berriz errepikatzen dutela garrantzitsuena hiru puntuak direla, baina badirudi askorentzat inoiz ez dela tenore aproposa jokoaz hitz egiteko. Sailkapena txo, sailkapena, Caparros handia gogoan. Eta zentzu horretan, ukaezina da taldeak atzerapauso nabarmena eman duela. Gauza da, Ipuruan, beste askotan bezala, Raul Garciak aurkitu zuela baloiarekin bakarrik egoteko modu berri bat. Eta hori, bai ala bai, berri txarra izaten da aurkariarentzat. Atzokoan Eibarrentzat.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s