HARMAILA ALDIZKARIA


Aitor Manterola, Iñaki Berastegi eta hirurok HARMAILA kirol aldizkaria sortu dugu. Gure editorialean esaten duguna errepikatuz, uste dugu bazegoela hutsunea, eta badagoela beharra euskararen esparruan halako aldizkari batentzako, kirol aldizkari batentzako, alegia. 0. zenbakia eskuragarri dago dagoneko web orrian, bai irakurri zein jeitsi ahal izateko. Hemendik aurrera harpidetza kanpaina zabalduko dugu, gure asmoa bait da 1. zenbakia izango litzatekeena paperean ateratzea. Beteko dugu harmaila?

 

https://www.harmaila.eus/copia-de-0-zenbakia

Andoni Iraola: Ahaztuko ez dugun antiheroia


 

Andoni Iraolak agur esan dio bere kirol ibilbide profesionalari. Ohi duen moduan, apal, ia isilean. Berria jakin bezain laster, baina, esker oneko mezuak barreiatu dira ingurumari zuri-gorrietan. Bilatu gabe ere, naturaltasun txundigarriz, egunez egun guztion miresmena irabazi eta arrasto sakona utzi zuen usurbildarrak Bilbotik alde egin eta Ameriketarako bidea hartu zuenean. Fokupean egotea ez du sekula gustuko izan, eta, hala ere, Athleticen azken hamarkadetako ikurrik esanguratsuenetako bat bilakatu da, ezbairik gabe: Iraolaren itzalak luzaroan emango dio aterpe San Mameseko eskuin hegalari. Zelai barruan erakutsi duenaz harago -Athleticen historian partida gehien jokatu dutenen zerrendan laugarrena da-, zaletu zuri-gorriek hura gogoratzean aipatzen dituzten dohainek Athleticeko betiko jokalariaren eredua dakarkigute gogora, berdin-berdin hezurmamitzen dena  egungo argazkietan, edo joan den mende hasierako Aurelio Artetaren koadro hartan: Lanerako grina, apaltasuna, talde nortasuna…

Sigue leyendo “Andoni Iraola: Ahaztuko ez dugun antiheroia”

Que se vea lo que queremos ser.


“Que se vea lo que queremos ser”. Esa fue la premisa con la que el Athletic saltó al Bernabeu, en palabras de Mikel Rico al finalizar el encuentro. Partiendo de la base de que  el momento propicio para visitar al Real Madrid no existe, ya que, o por h, se encuentra en racha y está lanzado, o por b, es un submarino inmerso en cualquiera de las doscientas crisis que vive cada temporada por un par de malos resultados y necesita redimirse, hacerlo sin la mitad de tu once titular no invitaba al optimismo precisamente. Mirar la alineación del Athletic, más aldeana que nunca respecto a la poderosa galaxia florentiniana, con sus mejores piezas en la enfermería o de baja por sanción, producía hasta cierta ternura, tan evidentes asomaban las costuras y el aire de circunstancias.

Sigue leyendo “Que se vea lo que queremos ser.”

La hora del Athletic.


“TRES CENTRALES, CERO PUNTOS” (Nº 216)

Valverde acula al Athletic con diez y termina remontado.

Dirige y presenta Roberto Lumbreras.

*Tertulia rojiblanca con:

Jaime Ugarte (Marcabox / Cope)

Eñaut Barandiaran ( Baloi baten atzetik)

Jon Hernández (Talksport)

Gontzal Fresno ( Aquí hay zarpazo)

Urtzi Jaureguibeitia

*Contenido de la tertulia

– Derrota en Málaga

– La expulsión de Balenziaga

– La gestión de Valverde con diez

– La pegada como único argumento

– Europa League. Rapid de Viena

– El rearbitraje de Chapron

 

http://www.lahoradelathletic.com/texto-diario/mostrar/507225/tres-centrales-cero-puntos

En el país de los ciegos, nueve puntos.


Adosados a la chepa del binomio Raúl García-Aduriz y la siempre efectiva estrategia, el Athletic ha encadenado tres victorias consecutivas que le alzan hasta la zona noble de la clasificación. Con más efectividad que juego, los rojiblancos están construyendo un escenario esperanzador en lo clasificatorio. Aunque resulte algo sorprendente la fragilidad defensiva mostrada por un grupo tan consolidado cómo el de Valverde, donde todos se conocen, los jugadores saben qué esperar del técnico y viceversa, en la comparación con más de la mitad de equipos de la liga los rojiblancos salen ganando. Al estilo de Urkullu cuando remarca las diferencias socio económicas entre Euskadi y el estado español : en el país de los ciegos, el tuerto nueve puntos. El oasis rojiblanco.

Sigue leyendo “En el país de los ciegos, nueve puntos.”

Iratzargailua deserrian.


Atzokoan, aurreko partidetan ez bezala, Athleticek iratzargailua entzun zuen. Oso goiz, lehen minuturako, Medranek gola lortu orduko hasi zen jotzen, kirrinkari. Ez zen lehen aldia, ezta hurrik ere, baina Sportingen zein Sassuoloren kontrako partidetan, kasu egin beharrean, esku kolpe batez itzali eta loaldia bost minututxo gehiago luzatzea erabaki zuten zurigorriek. Konturatzerako, berandu zen esnatzeko, eta are beranduago lotan jarraitzeko. Saguzarren gola, baina, mascleta txiki eta burrunbaria suertatu zen Valverderen mutilentzat. Ezin lozorroan jarraitu, tinpanoak eztanda egitekotan zituztela. Zaletuei digestioa korapilatu behar zitzaien San Mamesen eseri orduko. Haserretzeko ere goizegi.

Sigue leyendo “Iratzargailua deserrian.”

Thinking football-Loraldia film laburren jaialdia.


galeria106723galeria106737Astearte gauean Jabi Juberak eta biok Athleticen fundazioak eta Loraldia jaialdiak antolatu duten film laburren jaialdiko lehen saria jaso genuen “Jokoz Kanpo” film laburrarengatik. Bertan, bi minututan (gehienezko luzera), baloi batek gerraren, gosearen eta erbestearen erdian eman dezakeen esperantza ahul, apal, baina borobil horretaz  hitz egin nahi genuen. Egun Idomenin, eta atzo edo bihar munduko beste hainbat tokitan.

Sariaz gain, San Mamesen jarriko dute laburmetraia partida dagoen egunen batean. Sari bikoitza, hirukoitza, berau Jose Angel Iribarren eskutik hartu genuela kontutan hartzen badugu.

Sarean ere datorren egunetan egongo da “Jokoz kanpo”.

 

http://www.athletic-club.eus/eu/berriak/16648/thinking-football-2016-sariak.html

JABI JUBERA eta EÑAUT BARANDIARAN dira, Jokoz kanpo lanarekin Thiking Football Film Festivaleko irabazleak

 

 

 

 

 

 

 

 

Ez ditugu best seller-ak maite.


Old Traffordek eta Sanchez Pizjuanek ez daukate antz handirik: Nekez ikusiko dituzu zaletu ingelesak faralae-z jantzita, Mallorcako jai tematiko batean ez bada. Eta hala ere, atzo bizitakoak Manchester United-en kontrako gau magiko hura ekarri zidan akordura. Orduko hartan jokoaren bikaintasunak eragin bazigun zirrara, europako oilar usteko bat biluztearen plazer ia orgasmikoak (zer litzateke futbola hiperbolerik gabe, eta zer bizitzako beste edozein arlo halako epikotasuna emango bagenio?), atzokoan, joko aldetik taldea txukun aritu bazen ere, beste zerbaitek eragin zuen zalegoaren harrotasuna (harrokeriarekin nahastu behar ez dena): oztopo guztien gainetik Athleticek garaipena bilatzeko izan zuen adorea.

Sigue leyendo “Ez ditugu best seller-ak maite.”

La hora del Athletic.


Contenido del programa nº 200: “Impotencia funcional”:

* Presentación. Sevilla y Rayo confirman una tendencia preocupante.

* Tertulia rojiblanca con Jaime Ugarte (BEIN Sport), Jon Uriarte (Cope / El correo), Aitor Pérez (Mediaset) y Eñaut Barandiaran (Baloi baten atzetik).

– ¿Qué le pasa al Athletic?

– San Mamés y la animación

– Europa League

  – ¿Opciones reales de remontada?

  – Las claves de la derrota

– Victoria frente al Rayo

  – Rotaciones pensando en Sevilla

  – El Athletic mereció perder

  – Valverde reconoce que hubo suerte

  – Otro libreto de juego y al final pidiendo la hora

*Crónica del Bilbao Athletic. El sueño se esfuma

*Previa del Málaga – Athletic

  Dirige y presenta Roberto Lumbreras

 

 

http://www.lahoradelathletic.com/texto-diario/mostrar/426906/impotencia-funcional