Andoni Iraola: Ahaztuko ez dugun antiheroia


 

Andoni Iraolak agur esan dio bere kirol ibilbide profesionalari. Ohi duen moduan, apal, ia isilean. Berria jakin bezain laster, baina, esker oneko mezuak barreiatu dira ingurumari zuri-gorrietan. Bilatu gabe ere, naturaltasun txundigarriz, egunez egun guztion miresmena irabazi eta arrasto sakona utzi zuen usurbildarrak Bilbotik alde egin eta Ameriketarako bidea hartu zuenean. Fokupean egotea ez du sekula gustuko izan, eta, hala ere, Athleticen azken hamarkadetako ikurrik esanguratsuenetako bat bilakatu da, ezbairik gabe: Iraolaren itzalak luzaroan emango dio aterpe San Mameseko eskuin hegalari. Zelai barruan erakutsi duenaz harago -Athleticen historian partida gehien jokatu dutenen zerrendan laugarrena da-, zaletu zuri-gorriek hura gogoratzean aipatzen dituzten dohainek Athleticeko betiko jokalariaren eredua dakarkigute gogora, berdin-berdin hezurmamitzen dena  egungo argazkietan, edo joan den mende hasierako Aurelio Artetaren koadro hartan: Lanerako grina, apaltasuna, talde nortasuna…

Sigue leyendo “Andoni Iraola: Ahaztuko ez dugun antiheroia”

Anuncios

Futbolmamia. com


Gaurtik aurrera nire kolaborazioak irakurri ahal izango dituzue futbolmamia.com  futbol atarian. Gomendagarria bertan sartu irtena egitea, gure taldeen inguruko informazio guztia aurkituko duzue, baita iritzi artikuluak ere, eta dena euskaraz.

Gaurkoan Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailearen soslaia:

http://futbolmamia.com/gaizka-garitano-a8an-gora-eta-behera

LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran


Gurasoak futbolaren minbizia dira. Gazteekin lan egiten dugun entrenatzaile, koordinatzaile, kirol-zuzendari, presidente etabarrek badirudi argi daukagula, askotan errepikatzen dugun esaldia bait da, mantra bihurtzeraino. Ez zaigu arrazoirik falta. Gurasoak ez dira pertsonak. Ez pertsona normalak, behintzat. Obsesio batek bizi ditu, eta obsesio horrek euren seme-alaben izena du.

Sigue leyendo “LERROZ LERRO. Eñaut Barandiaran”