Fakeak gara laino artean. Eñaut Barandiaran


Twitterri esker Kim Jong Un eta Sabino Aranaren gogoetak ezagutu ditzakegu, edo Obrero Liberalen jarraitzaile sutsu bilakatu, ni neu bezala. Are gehiago, hiruetako edozein hauteskundeetara aurkeztuko balitz nire bozka izango luke, ezbairik gabe. Badakit ezinezkoa dela, fakeak direlako, eta hori gutxi balitz, lehenak ez ditu hauteskundeak behar boterean egoteko, bigarrenak ez luke Urkullu edo Ortuzarren babesa izango, eta hirugarrena ezkertiar sutsutzat hartuko lukete Vox, PP, UPD edo Ciudadanoseko -a zer zerrenda amaigabea daukaten muturreko zentroan!- egoitzetan.

Sigue leyendo «Fakeak gara laino artean. Eñaut Barandiaran»